Jarraitu Zegamako Kilometro Bertikala zuzenean
Hasi da mendi korrikalarien asteburua Zegaman. Dagoeneko abiatu dira Kilometro Bertikaleko lehen parte hartzaileak. Jarraitu proba Goierriko Hitzaren zuzeneko jarraipenean:
Berrehun korrikalari, hiru kilometro eta 1.015 metroko desnibel positiboa. Horiek dira Zegama-Aizkorriko Kilometro Bertikalaren datuak. Arratsaldeko 16:00etan puntuan abiatu dira aurreneko korrikalariak Zegamako plazako irteeratik. Han egingo dute irteera neutralizatua, eta 1,2 kilometroko zatia egingo dute Arriaundiraino (505 m.); han hasiko da erlojupeko proba, 3 kilometrokoa. Iraule gainera (1.520 m.) iritsi beharko dute, bataz beste %33 maldak gaindituz.
Datozen minutuetan, Kilometro Bertikalaren zuzeneko jarraipena egingo du Goierriko Hitza-k, twitter bidez:













