Atsedeneko urteko kuota ordainketak, bi ostegunetan
SEGURA // Atseden pentsionista eta jubilatu elkarteko urteko bazkide kuota (10 euro) kobratuko dute bihar eta hilaren 13an, 18:30etik 19:00etara, elkartean bertan. Bazkide berriak egiteko aukera ere izango da bi egun horietan. Bazkide izateko baldintzak, 60 urte beteta izan eta jubilatu edo pentsionista izatea dira. NAN aurkeztu beharko da.













