Herri lanetarako peoi bat hartuko dute Lazkaon, 6 hilerako
LAZKAO // Lazkaoko Udalak peoi langile bat hartzeko deia egin du. Sei hilabeteko lanaldia izango du. C1 motako gidabaimena behar du, eta igeltserotzan aritua izan. Euskara jakitea baloratuko da. Izena Lazkaoko udaletxean eman behar dute interesatuek, ostiralerako.













