LH5en proiektu aurkezpena eta antzerkia Lazkaon
LAZKAO // San Benito ikastolak bi ekitaldi egingo ditu bihar, Lazkaon. Goizean, 10:00etatik 11:45era, LH5eko ikasleek Materia eta lan sektoreak proiektua jende aurrean aurkeztuko dute, plazan. Gelan ikasi dutena erakutsi eta azalduko dute, postuetan. Ikastolako antzerki taldeak, bestetik, bi lan aurkeztuko ditu, Areria aretoan 19:00etan: Ganbara eta Deseroso.













