Zegamarrek Olaran auzoko festak ospatuko dituzte asteburuan
Bihar arratsaldean hasi eta larunbat goizaldera arte, auzo festak izango dituzte Zegamako Olaranen.
Asteburuan Zegamako Olaran auzoko festak ospatuko dituzte. Bihar hasiko dira, 19:00etan, pregoiarekin eta pitxarraren jaitsierarekin. Ondoren, buruhandiak aterako dira, musika eskolako haurrekin. 19:30ean gazta dastaketa egongo da, Iker Zubeldia, Aitor Mendiluze eta Iban Urdangarin bertsolariekin. Ekitaldi hori jubilatu elkartean izango da. 20:30ean patata tortilla eta sagardo dastaketa egongo da, txalapartariek girotuta. Gauean musika egongo da: 22:00etan DJbaten eskutik, 23:00etan Karea taldearekin eta 0:30etik aurrera DJarekin.
Larunbatean ere ekitaldi asko egongo da. 10:30ean goiz eresia egingo dute. 11:00etan haurrentzako herri kirolak egongo dira, 12:00etan hamaiketakoa, 13:00etan auzotarren arteko herri kirol lehiaketa eta iberiko dastaketa eta 14:30ean bazkaria.
Arratsaldeko eta gaueko ekitaldiei dagokienez, 17:00etan aurpegi margotzea egongo da, 18:00etan jolasak, 19:15ean buruhandiak eta txaranga, 20:30ean kantu afaria, 22:30ean zezensuzkoa, 23:30ean Fan&Go taldearen kontzertua eta 03:30ean baratxuri zopa eta pitxarraren igoera. Gainera, 13:00etatik 18:00etara puzgarriak egongo dira.













