Gozogintza tailerra egingo dute gaur, adinekoen egoitzan
Festa giroan murgilduta dabiltza Segurako San Joan egoitzan, beraien ‘aste nagusia’ ospatzen ari baitira. Gaur, gozogintza tailerra egingo dute 10:30ean, eta 17:00etan, mokadu berezia izango dute, senideekin batera.
Bihar Memoria bereziko aktibitatea (10:30) eta Fernando Carrillo lankidearen Pauso berriak (17:00) bideoa izango dituzte.













