Munduko ospakizunak bildu dituzte Beasaingo ikastolakoek
Ikasturte amaiera berezia izan dute Beasaingo Andramendi Ikastolako 6. mailako ikasleek. Ingeleseko ikasgaiaren barruan egindako proiektua, munduko ospakizunak, herritarrei eta gainerako ikasleei aurkeztu baitie. Txinako Urte Berria, Judutarren Hannukah, Mexikoko The Day of Death eta Afrikako The Buda Masouerade ospakizunak irudikatu dituzte, janari, musika eta jantzi desberdinekin.