Udari ongi etorria egingo diote Bareak elkarteko dendek
Erakusleihoak era berezian apaindu eta eskaintza bereziak plazaratuko dituzte sare sozialetan. Erosketak egiten dituztenen artean bizikleta zozkatuko dute.
Udari behar bezalako ongi etorria egiteko, Bareak elkarteko merkatariek ekintza berezia prestatu dute biharko. Elkarteko dendek erakusleihoak era berezian apainduko dituzte eta hainbat dendek produktuak kalera aterako dituzte. Bihar Bareak elkarteko dendetan erosketak egiten dituztenen artean txirrindu bat eta udaz gozatzeko beste osagarri batzuk (txankletak, hondartzarako poltsa eta toalla, betaurrekoak, …) zozkatuko dituzte. San Inazio kaleko 14. zenbakian dagoen Lirain lurrindegiko erakusleihoan ikusi daiteke zozkatuko dituzten opariak.
Eskaintza bereziak
Horrekin batera, elkarteko 30 dendak eskaintza berezi bat egingo dutela aurreratu dute Bareak elkarteko ordezkariek, «ostiralean zehar bakarrik baliagarria» izango dena. Denda bakoitzaren eskaintzak eta sustapenak gaur jakinaraziko dituzte Bareak elkarteko sare sozialen bidez.