Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Goierri Valley-ren fakturazioa 4.100 milioi eurotik gorakoa da

Beasain
Ekonomia

Goierriko industria aliantza elkarteak urteko batzar orokorra egin du Beasaingo Igartzako jauregian. 63 enpresek osatzen dute Goierri Valley.

2019/06/21
Loinaz Agirre

2018ko ekintzen memoria eta aurrekontuak onartzearekin batera, proiektuen jarraipena ere egin du gaur Goierri Valley elkarteak Beasaingo Igartzako jauregian egin duen urteko ohiko batzar orokorrean. Bilkuraren bigarren zatian, eskualdeko gainerako enpresei euren jardueraren berri eman die.

Jose Luis Perez Goierri Valleyko lehendakariaren esanetan,  63 enpresek osatzen duten “mundu mailan bakarra den aliantza industrial honek”, 4.100 milioi eurotik gora fakturatzen ditu “denen salmentak batuta”. Honez gain, 7.500 pertsonei ematen die lana eta 19 herrialdetan dauzka planta produktiboak nazio mailan duten presentziaz gain. “Azken urte honetan, 500.000 eurotik gorako diru sarrerak lortu dira elkartetik proposatutako proiektuak aurrera eramateko, eta %21a bakarrik etorri da bazkideen aportazioetatik”.

Erronkak

Perezek gogoratu duenez, bost dira Goierri Valleyren erronkak: “interkooperazio sarea, lankidetza sarea, ETEa indartzea, ikusgarritasuna eta notorietatea, eta balio erantsizko zerbitzuak”.

Proiektuak

Proiektuen artean, sei nabarmendu proiektu estrategiko dituzte:

  • Enpresen arteko harremanen sustapena. “Goierriko enpresen arteko proiektuen exekuziorako giro egoki bat sortzeko asmoz, ezinbestekotzat hartzen da enpresetako pertsonen arteko erlazioak lantzea”. Helburu honekin, hainbat proiektu jarri dira martxan; besteak beste, gosari aurkezpenak edo ordezkarien datu basea.
  • Impacto Comercial Pymes. Proiektu horren helburua Goierriko enpresa industrialen alor komertziala lantzea da, “elkartetik mundu mailan balio proposamen desberdin eta errentagarriak sortzeko”.
  • Munduan. Nazioarteko prozesueetan enpresei laguntzea da proiektu estrategiko honen helburua, eta horretarako hainbat ekimen “berritzaile” jarri dituzte martxan: “Txile eta Mexikon aurrera eramaten ari diren akzioez gain, enpresen mapamundi bat sortu dute, herrialdez herrialde elkartearen nazioarteko presentzia islatzen duen erreminta”. Horrela, enpresa batek herrialde batera joateko informazioa behar duenean, “mapamundiaren bitartez merkatu zehatz horretan zein enpresak duten presentzia ikus dezake eta honela, berarekin harremanetan jarri ahal izango dituen zalantzak argitzeko”.
  • Ilusion proiektua. Pertsonen  konpromisoan oinarritutako kultura hedatzea da proiektuaren ardatzea. Proiektu parte hartzailearekin, enpresetan, pertsonak erdian kokatzeko helburuarekin, hiru beharrezko faktore aukeratu dituzte: lidergoa, elkarbanatutako proiektua eta komunikazioa. Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako proiektua da, “enpresen beharrizan errealei erantzuteko” helburuarekin.
  • Win&Win. Bailarako eraldaketa industrialaren prozesua martxan jarrita, “lehiakortasunaren trena ez galtzeko”, ETE industrialei bultzada ematea da helburua. Horretarako, sektore desberdinetan liderrak diren enpresen traktoreen begirada estrategikoetan oinarritu dira. Honela, “eskualdeko ETE industrialak aholkulari adituen eskutik, plan estrategikoa garatu” ahal izan dute.
  • Laguntzen kudeaketa. Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta beste hainbat erakundek eskaintzen dituzten diru laguntzekin laguntzeko aholkularitza eskaintzen zaie Goierri Valleyko bazkideei. “Gaur egun arte, 10 proiektutan aholkatu dira enpresak, beti ere, proiektu horientzako finantzazioa lortzeko helburuarekin”.

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Kronometroak birrindu egin dituzte

2022/05/21
Goierri
2

"Merezitako" ospakizuna oparitu diote Ansoategiri

2022/05/21
Lazkao
3

Maiatzak 21, San Blas

2022/05/21
Idiazabal
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut
HITZA PDFan

KORONABIRUSAREN garaian guztiok ongi informatuta egoteko, HITZA PDFan deskargatzeko aukera zabalik dago HITZAkide ez direnentzat ere.

HITZA eskuratzeko, nahikoa da zure helbide elektronikoa sartzea.

Bidali botoian klik egiten duzunean, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta, mezu horren bidez, helbidea zuzena dela baieztatuko duzu. Hor bertan, hemeroteka eremura bideratzeko esteka topatuko duzu, eta, hor, edozein ale deskargatzeko aukera izango duzu.

*Mezurik jaso ez baduzu, baliteke ‘spam’ karpetan egotea.

 
 
 
 
 
Bidali
 
Mezu bat bidali da zure posta elektronikora.