Goierriko Pilota Txapelketako finalak bihar dira Lazkaon
LAZKAO // Haur mailetako Goierriko 10. Pilota Txapelketa bihar bukatuko da, Lazkaoko plazako frontoian. Kontsolamendu partidak eta finalak jokatuko dituzte, 16:30ean hasita. Benjamin 1. urteko, benjamin 2.eko eta alebin 1. urteko ehun-bat neska-mutikok parte hartu dute, maiatzaren 11tik 86 partida jokatuta. Lehenengo 3. eta 4. postuak ebazteko partidak jokatuko dituzte, adinka; ondoren, finalak.













