Orkatz eta Orkatz Txiki abesbatzen ikasturte amaiera
ZEGAMA // Aurreko urteetan bezala, Zegamako Orkatz eta Orkatz Txiki abesbatzek ikasturte amaierako festa egingo dute. Bihar izango da, Murgizelain. 18:30ean plazan elkartuko dira eta oinez igoko dira. Murgizelain kantuarekin erlazionatutako jokoak eta dantzak egingo dituzte. Ondoren, afari-merienda egingo dute. Abesbatzetako kide guztiak daude gonbidatuta.













