Beasaingo EH Bilduk herri batzarra egingo du gaur
BEASAIN // Beasaingo EH Bilduk herri batzarra egingo du gaur, 19:00etan; Arrano elkartean elkartuko dira. Hiru gai dituzte gaurko batzarreko gai ordenean: batetik, hauteskundeen balorazioa egingo dute; bestetik, batzordeen eraketa izango dute hizpide; eta batzarraren azken zatian herriko mahaiaren berritzeaz ariko dira.













