Oianguko kanpoko taberna hartzeko deialdia ireki du udalak
Ordiziako Udalak Oianguko parkeko udako taberna txikiaren edo txiringitoaren zerbitzua kontratatzeko prozesua zabaldu du. Kontratazioa zuzena izango da, uztailetik irailera bitartean (3 hilabetez) udako zerbitzua eskaini ahal izateko. Proposamenak edo eskaintzak aurkezteko azken eguna uztailaren 10a, asteazkena (barne), izango da.
Proposamenak Ordiziako Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dituzte interesatuek modu telematikoan, edozein unetan; Udaletxeko Erregistro Orokorrean (Udaleko arreta bulegoan), 08:30etik 13:30era, eta arratsaldean Udaltzaingoan, 21:00ak arte.
Baldintzak, betebeharrak eta balorazio irizpideak jasotzen dituen dokumentua Ordiziako Udalaren webgunean dago eskuragarri, edo udaletxera deituz gero, zuzenean igorriko zaie eskatzaileei.













