Adin guztietako mendizaleak Izazpiko Biran
Santa Lutzi auzotik abiatuta, Izazpiko Bira egin dute, urteroko ohitura jarraituz. Berrogeita hamar bat lagunek parte hartu dute aurten.
Urteroko ohitura jarraituz, 50 bat lagun elkartu ziren atzo Ezkioko Santa Lutzi auzoan, Izazpiko Bira egiteko. Ibilaldi laburra egin zutenak 09:00etarako abiatu ziren, eta ordu laurden beranduago, ibilbide luzekoak. Bitxikeria moduan, bigarren talde horretan joan zen Aritz Egea, bezpean Txindokin gora marka berria jarri eta gero. Adin guztieko mendizaleek parte hartu dute giro ederrean egin den irteeran.