Elkarretaratzea deitu dute gaur Beasainen, Manresako 14 urteko neskatoaren talde bortxaketa salatzeko
Udaletxearen aurrean elkartuko dira, 18:00etan.
Oriako Lamiak talde feministak deituta, gaur, 18:00etan, elkarretaratzea egingo dute Beasainen, udaletxearen aurrean, Manresan (Bartzelona, Herrialde Katalanak), 7 gizonezkok 14 urteko neskato bat bortxatu dutela salatzeko.