Langabezi-tasa jaitsi egin da Legazpin
2019. urtea hasi zenetik 33 legazpiar sartu da lan merkatuan; 16 emakume eta 17 gizonezko
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak emandako datuak zabaldu ditu Legazpiko udal gobernuak. Haien arabera, ekainean hobera egin du enplegu datuak eta langabezi-tasa murriztu egin da Legazpin. Hain zuzen, %7tik behera kokatu da eta egun %6,8koa da.
2019 urtea hasi zenetik 33 legazpiar sartu dira lan merkatuan: horietatik 16 emakumeak dira eta 17 gizonezkoak.
Iazko urte amaieran 294 legazpiar zegoen lanik gabe eta gaur-gaurkoz 261 legazpiar dago lanik gabe.
Albiste «ona» dela diote udal gobernutik eta erantsi dute, «orain lanean jarraitu behar dugu lan gabe dauden 261 legazpiarrek lan merkatura sartzeko aukera izan dezaten».