Zaldibian udalaren antolamendua aurkezteuko dute
ZALDIBIA // Zaldibiako Udalak herri batzarra antolatu du, gaur 19:00etarako, Karreane kultur etxean. Udal antolaketa berria aurkeztuko diete gobernu taldekoek herritarrei: batzorde eta arlo banaketa, bakoitzeko arduradunak, funtzionamendua eta herritarrek parte hartzeko epearen irekiera. Gai garrantzitsuenak ere errepasatuko dituzte.













