Efren Vazquez motozalea zirkuituan izango da zapatuan
OLABERRIA // Munduko Motoziklismo Txapelketan pilotu izandako Efren Vazquez bizkaitarrarekin batera motoan ibili ahalko da, larunbatean, Olaberriko Zirkuituan. 09:00etatik 11:00etara, eta 14:00etatik 16:00etara egingo dituzte gidaritza-saioak. Buruko 30 euro ordaindu, eta izena eman behar da (efren@vilarimotor.com). Kirol argazkilaritza ikastaroa ere emango dute bien bitartean, eta eguneko argazkiak pen-drivean jasoko dituzte.













