80 igerilari, Leire Contrerasen omenezkoan
Benjamin eta alebin mailetan legazpiarrak izan ziren nagusi: Odei Otermin benjaminetan eta Naia Garrido alebinetan. Infantiletan eta helduetan, berriz, Beasaingo taldekoak: infantiletan Ander Zurutuza eta helduetan Xabat Mujika.
Urteroko legez igeriketa kurtso hasierakin batera larunbatean XXXII. Antzizar Igeriketa Sari Herrikoia- XVIII. Leire Contreras Memoriala ospatu zen Beasaingo Antzizar Kiroldegian. 80 igerilarik parte hartu zuten, gehienak Igartza- Txindoki T.I.M. eta C.N. Legazpi taldeetakoak.
Lehenik bakarkako frogak igeri egin zituzten, estilo desberdinetan: tximeleta lehenik, bizkar ondoren, bular jarraian eta estilo librean amaitzeko. Bakarkako frogen sari banaketaren ondoren australianari ekin zitzaion mailaz maila.
Emaitzak
- Benjamin eta alebin mailetan legazpiarrak izan ziren nagusi, Odei Otermin benjaminetan eta Naia Garrido alebinetan.
- Infantil eta Helduetan berriz, Igartza-Txindoki T.I.M. taldekoen artekoa izan zen azkeneko kanporaketa. Infantiletan Ander Zurutuzak Amaiur Mariezkurrenari aurre hartzea lortu zuen eta helduetan Xabat Mujikak Andoni Berbel gailendu zuen.
Australianaren sari banaketarekin igerilari guztiak beraien hamaiketako, domina eta opariak jasorik giro ezin hobean txapelketari amaiera eman zitzaion.