Bertso afaria eta Bilboko martxara joateko autobusa
ZEGAMA// Bertso afaria egingo dute ostiralean, Zegaman, 11/13 sumarioan auzipetutakoen alde. Amets Arzallus eta Iker Zubeldia ariko dira, 21:30etik aurrera. Gaur da txartelak erosteko azken eguna. Bilbon larunbaterako deitu duten manifestaziora joateko autobusa ere antolatu dute, Tartalo-etxen eta Aizkorpen eman daiteke izena.













