Jai egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa martxan da
ORMAIZTEGI // Azaroko Ander Deunaren jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa abiatu dute Ormaiztegin. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 2a da, 15:00ak baino lehen, udaletxean. 300 euroko sari bakarra emango dute. Azalaren gaia jaiak izango da. Saria urriaren 23an emango dute. Aurkeztutako lanak ikusgai jarriko dituzte ondoren gizarte zentroan.













