Olaberrian sagardo txapelketa herrikoia egingo dute bihar
Olaberriko sagardozaleek eta egileek bihar izango dute euren arteko bigarren festa. Olaberriko II. Sagardo Txapelketa Herrikoia antolatu dute herriko sagardogileek, udalaren laguntzarekin. Iaz burutu zuten lehenengo aldiz, eta utzi zien zapore gustagarriak animatuta, bigarren aldiz errepikatuko dute.
Arkupe elkartean izango da lehiaketa, bihar 20:00etan. Afaria egingo dute gero (22:00). Afaltzera joateko Garikoitz Arrieta antolatzaileari deitu behar zaio; 50 lagunentzat tokia dago, gehienez (20 euro).
Zortzi etxetakoak partaide
Sagardoak etxean egin edo ondutakoa behar du izan. Ez da profesionalentzat. Zortzi etxetakoek parte hartuko dute: Aranguren (Gari Arrieta), Aragurentxiki (Egoitz Salinas), Haize-Leku (Jokin Arratibel), Han- dikosoro (Jose Bernardo Aldasoro), Makaztegi (Juanjo Amoztegi), Remigiorena (Joxean Iturriotz), Txara-Berri (Felix Urteaga) eta Urkiolazpi (Joxe Miel Zubeldia).













