Illatik argazki lehiaketa antolatu du egutegia osatzeko
IDIAZABAL //Illati elkarteak 2020 urteko egutegirako argazki lehiaketa antolatu du beste behin ere. Idiazabalgo ikuspegiak izango da gaia eta Idiazabalgo paraje desberdinak jasoko ditu. Egutegirako aukeratutako argazkien egileek saria jasoko dute. Argazkiak Aldaize aldizkariko kideren bati eman edo internet bidez bidal daitezke illati@gmail.com epostara. Argazkiak bidaltzeko azken eguna, datorren urriaren 15a izango da.













