GuraSos elkarteko kideak Itsasondoko festetan laguntzen
ITSASONDO // Ostiralean, Itsasondoko jaietan Huntza taldearen kontzertua izango da eta bitartean txosnan GuraSos elkarteko kideak egongo dira kolaboratzen. Diru bilketa egiten ari dira Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plan Alternatiboa ordaintzeko. 80.000 euro behar dituzte guztira eta azken bultzadatxoa behar dutenez, haien laguntzarekin txosnan lortutako diruaren zati bat emango diete. Gainera, erraustegiaren kontrako Babes Kutxak ere salgai jarriko dituzte.












