Aitana Gil eta Aimad Bouziane azkarrenak Zaldibiako IX. Herri Lasterketan

Ainhoa Agirre eta Adur Mendizabal izan dira lehen zaldibiarrak. 58 lasterkarik hartu dute parte

Aitana Gil tuterarra, helmugan sartzen. Arg.: Iñaki Gurrutxaga

Aitana Gil tuterarrak eta Omar Bouziane santurtziarrak dira Zaldibiako IX. Herri Lasterketaren irabazleak. Bouzianek 22 minutu eta 30 segundoan osatu du 7 kilometroko ibilbideak, 2012an berak jarritako errekorretik 12 segundora geldituz. Gilek 28 minutu eta 45 segundo behar izan ditu proba osatzeko. Herritarren artean, berriz, Adur Mendizabal izan da lehen mutilezkoa (25:59; 9.a izan da sailkepen nagusian), iaz Jose Javier Cuadrado Karratu-k jarritako marka 7 segundotan onduz. Emakumezkoetan, Ainhoa Agirre izan da herritar azkarrena (33:54). Guztia 58 korrikalarik parte hartu dute 9. edizioa.

SAILKAPENAK

Gizonezkoak

  1. Aimad Bouziane (Santurtzi)……………..22:30
  2. Aitor Mimenza (Elorrio)………………….22:44
  3. Aimar Agirresarobe (Tolosa)……………24:44

Emakumezkoak

  1. Aitana Gil (Tutera)………………………….28:45
  2. Lourdes Colomo (Zizurkil)………………29:18
  3. Uxue Tena (Andoain)……………………..29:55

Lehen herritarrak

  • Adur Mendizabal…………………………..25:59
  • Ainhoa Agirre……………………………….33:54

Sailkapen osoa ikusteko herrikrosa.eus webgunean.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa