Ordiziako lehen saskibaloi taldeari omenaldia egin diote

Ordiziako saskibaloi taldeak hainbat ekintza antolatuko ditu 2019-2020 denboraldian zehar 50. urteurrena ospatzeko. Gaurkoa izan da aurrenekoa, Majori kiroldegian, gurpildun aulkian aritzen diren Salto Bera-Berako jokalarien arteako partidaren atsedenaldian.

Ordizia Saskibaloia lehen taldeko jokalariak, gaur arratsaldean, Majori kiroldegian. Arg.: Iñaki Gurrutxaga

Gurpildun aulkian saskibaloian aritzen diren Salto Bera-Berako jokalarien arteko partidaren atsedenaldia baliatuz, Ordiziako Saskibaloia klubeko lehen taldeko jokalariei omenaldia egin diete gaur arratsaldean Majori kiroldegian. Banan-banan atera dira jokalariak Bera-Berakoek egindako pasilloan barrena, eta taldeko lehen argazkia duen oroigarri bat oparitu diete guztiei. Garaiko entrenatzaileak, Jose Mari Oiarbidek, Jexux Aizpurua ataundarrak egindako lau bertso abestu ditu eskertza modura. Frontoitik kiroldegira 50 pase dira goiburupean hainbat ekitaldi antolatuko ditu klubak 2019-2020 denboraldian zehar.

 

Ordiziako lehen saskibaloi taldearen aurreneko argazkia. Ezkerretik eskubira: Etxezarreta, I. Olano, G. Lozano, J.M. Aierra, Gaztañaga, Madrazo, Aranburu eta J. Oiarbide (zutik). M. Urteaga, J.F. Sarasola, A. Insausti, J. Etxeberria, R. Sanz, J. Aierbe eta J.A. Peña (pikotxean). Arg.: Josetxo Marin

 

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa