Asteburu ederra pasatu dute Pirinioetan
19 haur eta 32 heldu joan dira asteburuan Aizkorri Mendizale Elkartearekin.
Asteburu ederra pasa dute Beasaingo Aizkorri mendizale elkartearekin Pirineotan, 19 haurrek eta 32 helduk osatutako taldeak. Larunbatean, eguraldi apartarekin Ibon de Estanesera igo ziren. “Iganderako prestatua genuen irteera ezin izan genuen burutu euri zaparradengatik, baino mendi ibilalditxo bat egin gabe ez ginen geratu. Villanua inguruan ibilalditxo batengatik ordezkatu genuen”.
19 ume eta 32 heldu elkartu ginen asteburuko irteeran.