Francisca Palacios eta Alejandro Gallardo omendu dituzte Beasaingo Adinekoen Egunean
65 urtetik gorako 465 lagun elkartu dira bazkaltzen. 100 urte dituen Goia Miguelek omenaldi berezia jaso du. Jokoetako sariak ere banatu dituzte.
Beasaingo 65 urtetik gorako herritarrek egun handia izan zuten atzo, Adineko Pertsonen Eguna ospatu baitzuten. 465 lagun elkartu ziren Lierniko Mujika jatetxeko bazkarian.
Omenaldien tartean, bazkarian parte hartutakoan artean urte gehien zituzten Francisca Palacios (1927-12-02) eta Alejandro Gallardo (1928-03-27) omendu zituzten. Beste omenaldi berezi bat ere izan zen: 100 urte dituen Goia Migueli egindakoa.
Jokoetako irabazleak
Bestalde, irailaren 11n eta 12an Aranealden egindako joko lehiaketako sariak ere banatu zituzten, dantzaldiaren aurretik.
- Tutean: Francisco Alcalde eta Santos Marcos.
- Briskan: Maria Jesus Martinez eta Luis Campello.
- Tokan: Santiago Barrero.
- Igelan: Antonio Muñoz.
- Letreiatzean: Eufemi Iurrita.