Gorka Maizek irabazi du Zumaian, eta final laurdenetan ariko da
Gabiriarrak ezustekoa eman du Zumaian, Unai Muñoari eta Ander Lizarralderi aurrea hartuta. Eibarren jokatuko den final laurdenetako saioan ariko da hurrena.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenak iritsi dira erdira. Asteburuan egin dituzte hirugarren eta laugarren saioak, bata Ordizian eta bestea Zumaian. Beñat Lizasok irabazi zuen Ordizian, larunbatean. Atzo berriz, Gorka Maiz izan zen onena Zumaiako saioan, 441 puntu batuta. Gabiriarra, Unai Muñoa (434,5) eta Ander Lizarralderen (432,5) aurretik gelditu da, eta zuzenean pasako da final zortzirenetara; urriaren 26an izango du hurrengo hitzordua, Eibarren.
- 1. Gorka Maiz Alustiza……………….. 441
- 2. Unai Muñoa Amondarain………. 434,5
- 3. Ander Lizarralde Jimeno……….. 432,5
- 4. Iñigo Gorostarzu Etxebeste……. 416
- 5. Jokin Bergara Eguren……………. 404
- 6. Beñat Jauregi Etxeberria……….. 394
Aurkezle lanak Saroi Jauregi Aiestaranek egin ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Silvia Etxaniz Alberdi aritu da.