Arana kaleko edadetuena omendu dute
Arana kaleko festetan, Teresa Fernandez omendu dute, 90 urteko auzotarra.
Beasaingo Arana kaleko festak izan dituzte asteburuan, eta antolatutako ekitaldien artean, auzoko pertsonarik edadetuena omendu dute. Teresa Fernandezi egin diote aitortza, aurten 90 urte bete eta gero. Larunbatean, auzoko bizilagunen bisita izan zuen, eta oroigarria eta lore sorta eman zizkioten opari.