'Ihesaldia Basauri' miniseriea grabatzen ari dira Legazpin
Pausoka ekoiztetxea, ETB1entzat, 1976an, bost presok Basauriko kartzelatik egindako ihesaldiari buruzko serie laburra grabatzen ari da; Legazpin Langileen Ibilbideko etxebizitzan ari dira lanean
Legazpiko Langileen Ibilbideko etxebizitzaren aurrean grabaketa egiten ari direla dioen ohartarazpena dago gaur. Kanpoan 1970eko hamarraldiko autoak daude. Pausoka ekoiztetxeko langile batzuk Extremadurako La Bellota zentroko arkupeetan daude, beste batzuk etxebizitzan grabatzen ari dira. Ihesaldia Basauri seri laburraren, bost kapitulukoa, zati bat grabatzen ari dira Legazpin. ETB1ek emango du oraindik zehaztu gabe datan, euskaraz ari dira horrenbestez. 1976an bost presok Basauriko kartzelatik egindako ihesaldiari buruzko seriea da. Legazpin preso horietako senideen Gabonetako ospakizuna grabatzen ari dira. 1976ko abenduan Basauriko kartzelatik bost presok ihes egin zuten: bi etakide, Partidu Komunistako beste bat eta bi preso arrunt. Urriaren 20aren bueltan Legazpira itzuliko dira berriro grabatzera.