Ostiralean aurkeztuko dute Ezkioko pilota eskolaren ikasturte berria
Bigarren urtez antolatuko dituzte pilota eskolak Ezkion. Parte hartu nahi dutenei ostiraleko aurkezpenera joateko deia egin diete.
Ezkioko Udalak pilota ikastaroa antolatu du aurten ere, eta ikasturte berriaren aurkezpen moduan, ekitaldia antolatu dute ostiral iluntzerako. Eskoletan parte hartu nahi duten guztiei bertara agertzeko deia egin diete. Iaz egindakoaren laburpena egin eta denboraldi berriko izen-emateak, ordutegiak, antolaketa eta gainerako xehetasunen berri emango dute. Ikastaroa 5 eta 16 urte arteko umeei dago zuzenduta. Hitzordua 19:00etan jarri dute.