Herri txikien etorkizunagatik lanean
Herri Txiki Adimentsuak jardunaldia egin zuten pasa den ostiralean Idiazabalgo udaletxean, Eusko Ikaskuntzak antolatuta. Helburua herri txikien ekonomia suspertzeko aukera berriak identifikatzea da, eta era berean, garapen sozio-ekonomiko orekatua eta iraunkorra lortzea. Herri desberdinetako alkateak bildu ziren Idiazabalen ezagutza eta esperientziak elkarbanatzeko.













