Igerilekuetako agiriak aste honetan aurkeztu behar dira
ATAUN // Ataungo Udalak udako igerileku denboraldiko bonuaren zati bat diruz lagunduko die ataundar erabiltzaileei. Lazkaoko edo Etxarriko igerilekuak erabili dituztenek, aste honetan aurkeztu behar dituzte ordainagiriak edo urte osoko kuotaren agiria, udaletxean; ostirala da azken eguna. Kontu korronte zenbakia ere eraman behar da. Udalak %20 ordainduko die eskatzaileei.













