Zegamako EH Bilduk deituta, batzarra egingo dute gaur
ZEGAMA // Zegamako EH Bilduk herri batzarra egingo du gaur kultur etxean. Bilera 19:00etan hasiko da. Legealdi honetako erronkak zehaztuko dituzte, batzorde ezberdinetara nortzuk joango diren erabakiko dute eta azken hilabeteetan udaletxean egin den lanaren berri emango dute. Herritarrak parte hartzera animatu dituzte.













