Euskara ikasi duten olaberritarrei diru laguntza emango zaie
OLABERRIA // Olaberriko Udalak euskara ikasteagatiko diru laguntza sorta bereizi du, aurten ere. 2018-2019 ikasturtean ikastaroak egin dituzten herritarrek eskura ditzakete laguntzak, barnetegian, ikastaro trinkoetan edo bestelako euskaltegiko ikastaroetan ibili direnek, auto-ikaskuntza barne. Eskaera-orria urriaren 31 arte aurkeztu behar da, udaletxean, beharrezko agiriekin eta frogagiriekin.













