Aizkorri elkarteak mendi ibilaldi hezitzailea egingo du igandean
Lizarrusti-Lareo-Agauzko punta-Urkillaga ibilbidea egingo dute bi ingurumen hezitzailek lagunduta. Aurrez izena eman behar da.
Beasaingo Aizkorri Mendizale Elkarteak mendi ibilbide hezitzailea antolatu du iganderako: bi ingurumen hezitzailek gidatuko dute Lizarrusti-Lareo-Agauzko punta-Urkillaga (Ataun) ibilbidea. Autobusa 08:00etan irtengo da Gipuzkoa plazatik.
Irteeran izena emateko bi bide daude: bihar, 19:30etik 20:00etara, elkartean bertara joanda, edo www.aizkorri.eus webgunearen bidez. Helduek 5 euro ordaindu beharko dute; haurrentzat dohainik da.