Donostiako Udalaren Txistulari taldeak kontzertua, dolarean
EZKIO // Bihar, larunbata, Donostiako Udalaren Txistulari taldeak kontzertua egingo du Igartubeiti Baserri Museoko dolarean. Emanaldia 18:00etan hasiko da. Txistua umore onez izena jarri diote kontzertuari. Lekua mugatua da eta tokiak bete arte sartu ahalko dira ikus-entzuleak. Zumarragatik autobusa aterako da 17:30ean.













