Udalak bilerak antolatu ditu, aurrekontua prestatzeko
Urteroko moduan, Urretxuko Udalak herritarrekin bilerak antolatu ditu datorren urteko aurrekontuei begira. Helburua urretxuarren iradokizunak jaso eta horiek aurrekontuetan txertatzea da.
Lehenengo bilera atzo izan zen. Pagoeta auzoko eta Labeaga kaleko bizilagunek parte hartu zuten. Hurrengo bilera bihar izango da. Udal ordezkariak Aparizio auzoko bizilagunekin elkartuko dira. Bilera auzoan bertan izango da, 12:00etan.
Datorren astelehenean (urriak 14) San Martin eta Barrenkale auzoetako bizilagunekin elkartuko dira. Bilera hori 18:30ean izango da, udaletxean.
Hilaren 15ean, Santa Barbara, Elizalde, Matxinporta eta Gurutzeko bizilagunen txanda izango da. Bilera hori ere 18:30ean izango da, udaletxean.
Mundo Mejor, Basagasti, Lilibaso eta Sorgintzuloko bizilagunen deialdia hilaren 21ean izango da. Horiek ere udaletxean elkartuko dira 18:30etan.
Azkeneko bilera ere ordu eta toki berean izango da: Areizaga kaleko, Gernikako Arbola plazako eta alde zaharreko bizilagunen txanda hilaren 22an izango da.
Bilera horien helburua bizilagunek euren kexak eta ekarpenak aurkeztea da, arazoak konpondu eta hobekuntzak egin ahal izateko.
Bileretara joan ezin dutenek beraien zalantza, kexa eta iradokizunak Internet bidez aurkeztu ditzateke. Udalaren webguneko (urretxu.eus) inkestan, hain zuzen ere.













