Olentzero Azokan parte hartzeko izen-ematea zabalik
MERKATARITZA // Legazpiko Udaletik iragarri dute aurtengoan ere Olentzero Azoka egiteko asmoa dutela. Azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean izango litzateke. Azokan parte hartu nahi duten dendariei deialdia egin diete izena eman dezaten. Izena emateko azken eguna bihar da: 943 53 40 85 edo ilintielkartea@gmail.com.













