Urkiko gau magikoan parte hartzeko izen ematea zabalik dago
ITSASONDO // Urriaren 19an eta 20an, larunbata eta igandea, Urkiko gau magikoa egingo dute. Larunbatean 11:00etan Itsasondoko plazatik abiatu eta perretxikoak argazki tailerra egingo dute ibilbidean. Urkiko elkartean bazkalduko dute. Igandean, perretxikoak jasoko dituzte. Izena emateko, urriaren 17a baino lehen, gaztedia-kultura@itsasondo.eus epostara idatzita.












