Piku-Pikean parte hartzeko izena emateko epea zabalik
LEGORRETA // Urriaren 25ean Piku-Pikea egingo dute Legorretan lehenengoz, Gazte Piku Gazte Asanbladak antolatuta. Egun horretan, seiko taldeen arteko lehia egingo dute. Hainbat jolasetan arituko dira eta azaroaren 2an finalak jokatuko dituzte. 12 urtetik gorakoek parte har dezakete eta taldeak mistoak badira hobe. Izena emateko gaztepikulga@gmail.com-era idatzi behar da urriaren 23a baino lehen.













