Izazpe eta Sardinero koruek kantu saioa egingo dute Alegin
Itsasoko Alegiako elizan Izazpe abesbatzak eta Sardinero koruak elkarrekin emanaldia egingo dute etzi, larunbatean, 19:30ean. Kantabriako korua gonbidatu du Goierriko Xabier Barriola zuzendari duen Izazpek. Sardinero abesbatzak Kantabriako kanta tradizionalak abesten ditu eta 1970ko hamarkadan hasi ziren eta 1990koan eratu koru gisa.
Kontzertuari Izazpe abesbatzak emango dio hasiera. Bost pieza kantatuko ditu. Ondoren, Chema Iglesias zuzendari duen talde gonbidatuak bederatzi kantu eskainiko ditu. Emanaldiari amaiera emateko, bi taldeetako zuzendariek gidatuta, bi abesti kantatuko dituzte elkarrekin.













