Prestakuntza saioa egingo du Ane Ablanedo adituak Ezkioko herri eskolan
Ane Ablanedo hezkuntza adituak prestakuntza saioa egingo du Ezkioko herri eskolan. Saioak hezkuntza profesionalei, gurasoei eta publiko zabalari zuzendutakoak izango dira. Izena emateko epea urriaren 20an itxiko dute eta informazio gehiagorako kuku@aneablanedo.com helbidera edo Ezkioko ikastetxera dei daiteke.
Prestakuntza saioak lau moduluetan banatu ditu adituak eta modulu guztiak egin beharrik ez dago. Alabaina, laurak osotasun baten parte dira. Heziketa onaren printzipioak eta garapen etapak bi modulutan azalduko ditu eta azkenekoan askatasunaren zein mugaren arteko dialektikaz arituko da. Larunbatetan egingo ditu saioak, bederatzi ordukoak izango dira. Modulu bakoitzaren prezioa 90 eurokoa da, guztietan izena emanez gero, 300 eurokoa da eta hirutan emanez gero, 240 eurokoa.













