Elkartasun izpiak Txindokitik

Goierriko Gure Eskuk Txindoki inguruak argiztatzeko deia egin du ostiralerako

Kataluniako herriari elkartasuna adierazteko eta Altsasuko gazteen askatasuna exijitzeko antolatu du. Ostiralean, 17:00etan, Larraizko goiko aparkalekuan da hitzordua, eta argazkia 20:00etan ateratzea da asmoa.

Kataluniako mugimendu independentistak Montserraten eta Euskal Herrian Aiako Harrietan zein beste toki batzuetan egin dituzten ekimenen haritik, Goierriko Gure Eskuk Txindoki inguruak argi seinalez betetzeko deia egin du ostiralerako, hilak 25. Herritarrei Larraizko goiko aparkalekuan, 17:00etan, biltzeko deia egin du dinamikak. Argazkia, berriz, 20:00etan aterako dute. Bakoitzak bi linterna eramateko eta mendian babesteko arropa janzteko deia egin du Goierriko Gure Eskuk. “Azken boladako injustiziak salatzeko, Kataluniako herriari elkartasuna adierazteko eta Altsasuko gazteen askatasuna exijitzeko” antolatu dute ekimena.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa