Olaberrian gaur onartuko du udalak 2020ko zerga araudia
OLABERRIA // Ezohiko osoko bilkura egingo du Olaberriko Udalbatzak, gaur 18:00etan, udaletxean. Gai ekonomikoak jorratuko dituzte. 2020rako zerga araudi berria eta kreditu aldaketa bat onartuko dute. Dirutzaintzaren egoera ere azalduko dute.













