Pagolaren liburu bat aurkeztuko dute gaur Beneditarretan
LAZKAO // Jose Antonio Pagola teologoak idatzitako Jesusen berri ona. San Mateori erantzunez. A urtea liburuaren aurkezpena egingo dute, gaur 18:30ean, Lazkaoko Beneditarren komentuan. Patxi Azpitartek aurkeztuko du, Pagolaren lagun mina bera. Igande eta jai egunetako ebanjelioa eta homiliak dakartza. Liburua salgai edukiko dute aurkezpenean (10 euro), baita Egunean eguneko ebanjelioa 2020 liburuxka ere (2 euro).













