Buruhandiak berritzen ari dira San Andreseko ikasleak
ORMAIZTEGI // Azaroko Andres Deunaren jaietan 35 urte beteko dira Ormaiztegiko buruhandiak lehenengo aldiz kalera atera zituztenetik. Urtemuga horren harira, San Andres herri eskolako ikasleak buruhandiak berritzeko lanean ari dira, irakasleekin batera. Orain hilabete batzuk ari dira lan eta lan.













