Udazkeneko auzolana egin dute Itsasoko bizilagunek
ITSASO // Aurreko asteburuan udazkeneko auzolana egin zuten Itsasoko bizilagunek. 40 bat lagun elkartu ziren eta herriko hainbat txokotan konponketak zein berrikuntzak egin zituzten. Besteak beste, Alegiako presa inguruan erreka garbitu zuten, erreka eta Uribar artean dauden hesi zaharrak kendu zituzten eta mahaiak eta bankuak kokatu zituzten San Lorentzo inguruetan.













