Bi-Tartean merkatari elkartea katiluak oparitzen ari da
URRETXU // Bi-Tartean merkatari elkartea Ane Miren Ormazabal urretxuarrak diseinatutako katiluak oparitzen ari da. Katilua jasotzeko, kanpainan parte hartzen duten dendetan gutxienez 30 euroko erosketa egin behar da. Ez da beharrezkoa izango 30 euroak erosketa bakarrean gastatzea, ezta denda berean ere. 30 euroko erosketa egin ondoren, tiketak Bi-Tarteanen bulegora eraman behar dira.













